Andolin gogoan

Liburu hau, lankide eta lagun genuen Andolin Eguzkitza irakaslearen omenez argitaratu dugu, hori baita, izan ere, mundu akademikoan eskerrona agertzeko modua. Eguzkitzak Hizkuntzalaritzan eta Euskal Filologian egin zituen lanei esker, arlo bi hauetako lan eta ideiak aberastu egin dira. Horren erakusgarri, liburu honetan biltzen diren 42 artikuluok, Hizkuntzalaritza eta Euskalaritzako hainbat gai jorratzen dituztenak, herrialde eta unibertsitate askotatik bidaliak. Badira, besteren artean, Estatu Batuetako, Alemania, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko ikertzaileen lanak, den-denak Andolin...